Alcazar de Segovia
2009-05-18 - extension: pdf - size: 106 MB
Alcazar de Segovia
Hosted on: rapidshare.com
Video results for: segovia pdfMore results from video
Euskal zinea II: Guda Zibiletik, "Ama Lur"erarte Informazioa:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/39277295.pdf
Juan Miguel Gutierrezen "Cine (More) Informazioa:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/39277295.pdf
Juan Miguel Gutierrezen "Cine Vasco, Euskal Zinea"
Guda zibiletik, Ama Lur-erarte
Guda zibilaren hurrengo urteetan, errepresioa izan zen elementurik esanguratzuena. Berau, zinemagintzaren alorrean, zensura eran azaldu zen. Irabazleen alderdiak, alde linguistikoaz gain, Euskal Herriaren izate kulturalarekin zerikusia zuen oro alboratu zuen. Beraz, garaiko ekoizpen zinematografikoa, oso txikia edota esparru pribatura mugatutakoa izan zen. Hego Euskal herriko mugetatik at, M. Madré generalak Sor Lekua izeneko documéntala filmatu zuen, Teodoro Ernandorenaren eraginpean. Gainera, eta irudiak guregainaino iritsi ez diren arren, Buenos Aireseko euskal diasporak filmatutako documental baten berri ere badaukagu Euzkadi:1936-39 izezenekoa.
1953ko irailaren 21ean, Donostiako Zinemaldiaren lehenengo edizioa ospatu zen. Sei urte beranduago, 1959an, ZINEBI, Nazioarteko zine dokumental eta laburmetraien zinemaldia, ospatu zen Bilbon.
Bestalde, 60. hamarkadan beste korronte zinematografiko bat azaldu zen. Honen helburua, Euskal Herriko garaiko isiltasunarekin apurtzea zen. Gehienbat, erakunde kulturaletan egindako ekimen pribatuak izan ziren laburmetraia kopuru handienak (gehienak dokumentalak) batu zituztenak. Bertan, erreibindikazio eta salaketa jarrera, nabaria zen.
Horrela asi ziren, Elías Querejeta, Antton Ezeiza, Xabier Agirre, Pedro Olea, Jose Angel Rebolledo edota substandard zinea garatuko zuen jentea, hala nola Gotzon Elorza, Juanjo Franco, Felipe Gurrutxaga, Angel Lerma etab
Baina, eragin soziologiko txiki edota nulua zuen zine mota hau, Ama Lur filmaren agerrarekin desagertu zen. Film hori izan zen, euskal zinearen garapenarentzat inflexio-puntua.
Egileak, musika eta argazkilaritza (Fernando Larruquert) eta eskultura eta pinturaren (Basterretxea) alorretik zetozen. Aurrekaririk gabeko produkzio honekin, gizartea liluratzea lortu zuten.
Fronteras Films-ek ekoiztuta, Ama Lur, muga bat izan zen. Zinea, jentea eragiteko instrumentu legez ulertuta, gizartearen pean jartzen zen momentu horretatik, garaiko errepresio egoera salatzeko beharretan ikusten zen gizartearen pean, hain zuzen.
Filmak, ekintzaileak ez baziren, ez ziren kontuan hartzen. Gazteek egindakoak, helburu komertzialik gabekoak, kontzientzian eragina izateko helburuarekin egindakoak eta propagandaren eramaile zirenak izan behar zuten. Eremu pribatuan proiektatzen ziren, eta irrika berezia sortzen zuten, ikustean.
Standard eta subestandard fomatuetan, eta beti euren ikuspuntutik, errepresioa edota garaiko errealitate politikoa islatzen zuten laburmetraiak filmatzen zituzten zinegile gazteek.
1978ko Mirentxu Loyarteren Irrintzi, 1980ko Montxo Armendarizen Ikusmena, 1977-1985 bitartean, Antton Ezeizak koordinatu eta sustatutako Ikuska izeneko 20 laburmetraiako seriea, 1977ko Imanol Uriberen Ez, 1976ko Juan Miguel Gutierrezen Viudas de vivos e mortos edota 1969ko Juanjo Francoren Nere Herriak, besteak beste, garai hartako panorama islatzen dute.
Guztien gainetik halaber, Imanol Uribek filmatutako El proceso de Burgos 1979 zegoen. Erreportai teknikak erabiliz, epaiketa famatuaren protagonisten pertsonalitateak aztertzen dira filmean. Ama Lur baino 11 urte geroaro estreinatu zen, eta hain denbora laburrean gertatutako aldaketa politikoen isla izan zen.
Garai honetan, prozesu zinematografikotik at zeuden beste gai batzuetan sakontzen zelarik, maila teorikoan eztabaida ugari agertu ziren, eta orduan, zinegileek euskal zinearen definizioa zalantzan jarri zuten.
Ordura arte euskal zinea, berton egindako zinea bazen ere, Euskal Herriko errealitate geografiko, lingüístico zein politikoa deskribatzen zuen zine oro , ordurartekoa zalantzan jarri zen. Eta eztabaidak amaigabeak izan baziren ere, inoiz ez ziren erreflexio teorikotik praktikora igaro.
Hurrengo urteetan, zine ekintzailearen korronte honek, 1984ko Iñaki Aizpururen erreporteroak, 1983ko Arthur Mac Caig-en Euskadi hors detat (Euskadi estatutik at) 1983, 1988ko Ana Diezen Ander y Yul eta 1989ko Antton Ezeizaren Ke arteko egunak, bezalako izenburuekin jarraipen eskasa izan zuen hurrengo urteetan.
Imanol Uriberen kasuan, gutxika-gutxika zine ekintzailearen korronte hori utziz joan zen, fikzioan buru belarri sartzeko La fuga de Segovia 1981 fikziozko dokumentala eta La muerte de Mikel 1983 fikzioa hutsa. (Less)
Bookmark FilesTube
Link to FilesTube
Show your support by placing a link to filestube.com on your website and favorite forums.